Bihar bilduko dira, 19:30ean, Armonia elkartean.
San Fermin Egunaz irteten dira urtero Saltseroak
Antxoko sanferminak uztailaren 6an hasi eta 10ean bukatuko dira aurten, eta datek argitu beharreko arazo bat eragin dute. Uztailaren 7a, San Fermin Eguna, ostirala da aurten. Saltseroak, urtero-urtero, San Fermin Egunean irten ohi dira, baina aurten, ostirala izanik, helduen danborradarekin bat egingo du saltseroen irteerak.
Kontuan hartuta Saltseroetako asko danborradan irten ohi direla, datak aldatzea merezi ote duen eztabaidatu nahi dute saltseroek, eta horretarako deitu dituzte bere kideak batzarrera. Zita bihar da, (hilak 25) 19:30ean, Armonia elkartean.