Don Boscon jokatu du Pasaiak Getxoren kontra
Zaila dute oraindik, baina ez ezinezkoa. Zuri-gorriek ezinbestean behar zituzten hiru puntuak kategoriari eusteko, eta baita lortu ere. Getxori 2-0 irabazita itxaropenari zirrikitua zabaldu diote pasaitarrek.
Zaila izan zen Don Boscon jokatutako partida. 24. minutura arte borrokatu behar izan zuten zuri-gorriek markagailuan abantaila lortzeko. Xabi Andresek sartu zuen lehen gola 24. minutuan, karanbolaz.
Bigarren gola, kontraeraso batean sartu zuen Davidek, partida bukatzear zela, 92. minutuan.
Hurrengo partida Alavesen kontra dute zuri-gorriek, Gasteizen.