Tipi-Topa egitasmoaren hurrengo irteera hilaren 27an (osteguna) da. Ekainaren 22ra arte bederatzi irteera egingo dituzte herritik zehar adinekoek.
Herri Eskolako haurrekin egingo dute irteeraren bat.
Aste Santuko geldialdiaren ondoren, ostegun honetan (hilak 27) berriz ere ekingo diote Tipi-Topa egitasmoari. Adinekoen artean ongizate fisiko zein psikikoa hobetzeko egitasmoa da, Lezon zehar egiten diren ibilbideekin.
Ohikoa den moduan, bide motza eta luzea izango dira aukeran ostegunean. Luzekoen irteera 10:45ean da, udaletxe paretik. Motzarena, toki berberetik, baina 11:00etan. Bukatzean, salda denentzat.
Sasoi honetako Tipi-Topa irteerak ekainaren 22an egingo denarekin bukatuko dira. Ordura arte, ostegunetik hasita, bederatzi irteera egingo dituzte. Horien artean aurreikusia dago Lezo Herri Eskolako ikasleekin bat egitea.