Batzokian pintadak egin dituztela salatu du EAJ-k

Batzokiari egindako pintadak. Argazkia: EAJ

Batzokiari egindako pintadak. Argazkia: EAJ

Batzokian bart pintadak egin zituztela salatu du EAJk, eta jarrera horiek “bizikidetza normalizatua” eraikitzea eragozten dutela gaineratu du. “Egoeraren erantzule” irakur daiteke pintadetan eta “anonimoki eta gauez” egin dituztela erantsi du alderdi jeltzaleak, “ezin dugu jakin beraz ez nork eta ez zein egoeraren erantzule egiten gaituzten”.

Aurretik halakoak jasandakoak direla erantsi du EAJk, “ez dira berriak, baina jarrera hauek ez dute laguntzen bizikidetzaren eraikuntzan, ezta inongo egoera konpontzen ere. Garai berri bat hasi dugu, biolentziaz betetako urteak atzean gelditu dira, baina kezkagarria da oraindik ere batzuk barneratuta duten biolentzia. helburua beldurra sortzea bada, gaur lehen bezala, ez dute zer eginik. EAJk argi duelako helburua herria eraikitzea dugula, era baketsuan, errespetuz, aurrez aurre, erasorik eta mehatxurik gabe eztabaida daitekeen gizarte bat”.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend