Mikel Carcedo Mitxelena euskaltzalea zena omendu zuten haren lagunek igandean.
Arramendin sagarrondoa aldatu dute Carcedoren senide eta lagunek.
Mikel Carcedo Mitxelena euskaltzalea zena omendu zuten haren lagunek igandean. Arramendin, sagarrondoa aldatu zuten senide eta lagunek, eta bere omenez bertsoa jarri zuten bertan. Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokiak hartu zuen ondoren omenaldiaren lekukoa; Errenteria-Oreretaren kultura eta hizkuntza aniztasun giroan Carcedok berak ezagututako hainbat herritako janari dastaketa egin zuten.
Joan den martxoaren 26an hil zen
Mikel Carcedo Mitxelena errenteriarra. Ustekabean joan zen, 43 urte zituela euskaltzalea. Hainbat pertsonekin eta girotan ibilitako herritarra zen Carcedo.