Zubietako eremu honetan egingo dute errauste planta.
Errausketaren Kontrako Mugimenduak (EAM) elkarretaratzera deitu ditu herritarrak astelehenean.
Astelehenean abiatuko dira Zubietako errauste planta egiteko lanak, eta horren harira protestara deitu dituzte herritarrak, Gipuzkoako herri guztietan. Oarsoaldean elkarretaratzeak egingo dituzte herri guztietan. Oraingoz, honakoak dira konfirmatuta dauden deialdiak:
- Pasaian, astelehenean, 19:00etan Antxoko Gure Zumardian (Pasaiako deialdi bateratua da).
- Lezon, astelehenean, 19:00etan Gurutze Santuaren plazan.
- Oiartzunen, astelehenean, 19:00etan Doneztebe plazan.
- Errenteria-Oreretan, astelehenean, 19:00etan Niessen merkatalgunearen sarreran.
Astelehenerako antolatu dituzten herriz herrikako elkarretaratzeez gain, EAMk beste hainbat mobilizazio iragarri ditu.
- Hilaren 10ean, Lasarte-Oriako Merca Bugati ondoan elkarretaratzea, goizean.
- Hilaren 27an, Zubietan, Erraustegiaren Kontrako Eguna.