[Galeria eta bideoa] Red Bay-eko alkatea Pasaian da
Pasaia eta Red Bay astelehenean izenpetuko dute bi udalerrien arteko senidetze agiria, 'San Juan' galeoiaren erreplikaren ondoan; Pasaiako Udalak gaur egin die harrera ofiziala kanadarrei.
Red Bay-eko alkateari Pasaiako bi margolan oparitu dizkiote.
Pasaiako Udalak harrera egin dio gaur Red Bay-ko alkate Ms. Wanita Stoneri. Pasaia eta Red Bay astelehenean izenpetuko dute ofizialki bi udalerrien arteko senidetzea, Albaolaren Kultur Faktorian, eta bart iritsi da Kanadako espedizioa herrira. Udalak gaur egin die harrera, udaletxeko pleno aretoan.
San Juan baleontzia, XVI. mendean Pasaian eraikia, Red Bayen hondoratu zen 1565. urtean. Horregatik, bi herrien ordezkari instituzionalek San Juan baleontziaren erreplikaren ondoan sinatuko dute senidetze agiria, astelehenean, 11:00etan.
Gaur eguerdiko harreran, Kanadako kideak ez ezik, udaleko ordezkaritza zabal bat egon da, eta baita Albaolako presidente Xabier Agote ere. Udaletxean izan da baita ere Plentziako ordezkaritza bat, hango alkate David Crestelo buru, plentziarrek senidetze prozesuan direlako Kanadako beste udalerri batekin.
Pasaiako alkate Izaskun Gomez eta Red Bay-eko alkate Wanita Stoneren besarkada.
Izaskun Gomez alkateak senidetzearen gaineko azalpenak eman ditu, Pasaia eta Red Bay komunean dituztenak nabarmenduz, eta eskerrak eman dizkio Red Bay-eko alkateari: “Gaur egungo eta iraganeko pasaitarren izenean esan nahi dizut niretzako ohorea eta plazer handia dela gaur zuk gu bisitatzea”, esan dio Stoneri, eta gaurko bisita etorkizuneko beste bisita askoren atarikoa izan dadin desiratu du.
Esker onez jaso ditu hitzak alkateak, eta hunkiturik hartu ditu oparitu dizkiotenak (bi margolan eta Pasaiaren historiari buruzko liburuak).
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.