Une honetan hamabi euskal preso daude larri gaixorik, tartean, Aitzol Gogorza oreretarra.
Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko elkarretaratze bat.
Bihar Gasteizen larri gaixo dauden presoak aske uztea eskatzeko Sarek deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Errenteria-Oreretan. Landaren jarri dute izena emateko zerrenda eta Panierreko zubitik irtengo da 15:30ean.
Une honetan hamabi euskal preso daude larri gaixorik, tartean, Aitzol Gogorza oreretarra. 19 urte daramatza espetxean Gogorzak. Obsesio konpultsio nahasmena du eta bere eritasunagatik azken urteetan 29 alditan ingresatu dute ospitalean, horietako bitan tronboenbolismo bategatik.