Gerard De Jong Hitzan egon da
Herbehereetan dagoen Het Bildt eskualdeko kazetari eta idazlea egonaldia egiten ari da Hugoenean, Beste Hitzak-Other Words proiektuaren barruan.
De Jong, Hitzan, Bildtse Post-en berri ematen.
Bi hilabeteko egonaldia egiten ari da Gerard De Jong Donibaneko Hugoenea etxean. Beste Hitzak-Other Words egitasmoaren barruan, Europako hainbat hizkuntza gutxituetan idazten duten idazleak egonaldiak egiten dituzte beste herrialdeetan.
De Jong Herbehereetan dagoen Het Bildt eskualdekoa da. Bertako hizkuntzak, bildtak, 6.000 hiztun ditu, eta hizkuntza hori eta nederlandera uztartzen dituen Bildtse Post hedabideko erredaktoreburua da —1935ean sortu zuen bere birraitonak—. Gaur, beren proiektuaren berri eman du Hitzan, eta hedabide honen funtzionamenduaren berri ere jaso du.
Zortzi aste iraungo du egonaldiak, eta testu bat idatzi beharko du tarte horretan. Bildt hizkuntzaren bizitzari eta izan ditzakeen arriskuei buruz ariko da bertan. Horrez gain, hainbat ekitaldi publikoetan ere parte hartu eta hartuko du. Tartean, pasa den ostegunean Donibaneko Aiton-amunen aterpean eman zuen hitzaldia.
Berarekin izandako elkarrizketa argitaratuko du hitzak ostiralean.