Lezoko baratze parkeko zazpi plaza libre daude

lezo.baratze.parkea

Lezoko baratze parkearen ikuspegi orokorra.

Lezoko baratze parkeko zazpi plazak ez dute arduradunik. Hortaz, Lezoko Udalak herritarrei dei egin die, plazaren bat kudeatu nahi izanez gero, horretarako aukera badagoela. Biharko (asteazkena, hilak 17) jarduera berezia prestatu dute plaza horiek betetze aldera. Parkean eremua dutenek barazkiak era ekologikoan hazteko aukera dute. Aisia aktiborako gune ere badira baratzeak.

Izan ere, 18:00etatik 19:30era, ohiko bisita egingo du Furgobaratzak Lezoko baratze parkera bihar. Hori baliatuta, landu gabe dauden plazetan interesa dutenek egitasmoa zer den ezagutzeko aukera izango dute. Interesa piztuz gero, udalean plaza eskaera egin behar dute hala nahi dutenek (hainbat agiri bete behar dituzte, eta erregistroan eman).

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend