‘Argi’ Ozzinemaren proposamen berria

Frankismo garaiaz mintzo da filma.

OzZinema zineklubak prest du hurrengo emanaldia. Argi filma aukeratu dute oraingoan, euskal zinema protagonista bihurtzeko. Frankismoaz mintzo da filma eta antolatzaileek zehaztu dutenez, “herriaren elkartasunaren ondorioz” jaiotako proiektua da. Elorrion kokatuta dago Iratxe Mediavilla zuzendariaren lehen pelikula den Argi. Euskaraz filmatua eta euskaraz proiektatua, lantaldearen %70 emakumeak dira.

Mediavilla filmaren gainean hitz egiteko izango da hilaren 23an, asteartea, 19:30ean Niessen Kulturgunean. Sarrerak, 4 euro.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend