Bretainian da aste honetan elkarte pasaitarraren ordezkaritza zabal bat, itsas kulturaren gaineko topaketan.
Albaolako kideak, Mor Bihanen, 2011. urteko topaketan. Argazkia: Mendi.
Albaolako ordezkaritza bat Vannesen (Bretainia) dago, Mor Bihan-en, aste honetan han ospatzen ari diren itsas kulturaren topaketa handi batean. Topaketak 200.000 bisitari baino gehiago eta 5000 nabigatzaile inguru batzen ditu. Europa osoko ehunka itsasontzi tradizionalek hartuko dute parte eta itsas kultur eta turismoaren eragile ugariren topaleku izango da.
Albaolak euskal itsas kulturaren ordezkari gisa parte hartuko du topaketan. Euskal ordezkaritzaren ikur nagusia
Ozentziyo izango da, Albaolak Irizar enpresaren babesari esker berreskuratu, zaharberritu eta egokitu duen zurezko atunontzi tradizionala, Gipuzkoako azkena.
Ozentziyok Pasaiatik Bretainiarako zeharkaldia egin du eta Vanneseko portuan egongo da ikusgai, Bretainian nabigatuko duen Albaolaren beste ontzi tradizionalarekin:
Ameriketatik, XIX. mendeko trainerua.
Horrez gain, Albaolak bere stand-a izango du eta
San Juan baleontziari buruzko erakusketa bat jarriko du Vanneseko portuan.
Beothuk XVI. mendeko bale txaluparen errepika ere erakusgai egongo da eta Albaolako arotzek jendaurreko lanak egingo dituzte.