Gogoz saiatu arren, Oiartzunek ezin izan du Albaceteren kontrako partida irabazi. Bigarren Mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Txalo artean agurtu zituzten jokalariak.
Oiartzunek Lehen Mailari eusteko partida erabakigarria zuen atzo. Ezer ere ez jokoan ez zuen Zaragozaren bisita jaso zuten oiartzuarrek. Saiatu arren, ezin izan zuten baloia sareetara bidali.
Gogotsu hasi ziren etxekoak. Seigarren minutuan Arene Altonagak langara bidali zuen baloia, eta 20. minutuan etxekoen gol bat bertan behera utzi zuen epaileak. Bost minutu beranduago, baloia gol lerrotik atera zuen aragoitarren atezainak. Hirugarren aukera bat izan zuen Carol Gonzalezek, baina bere jaurtiketa gora joan zen.
Lehen zatia bukatzen ari zela, 41. minutuan, etorri zen lehenengo kolpea. Marta Cardonak sartu zuen bisitarien lehen gola.
Aldageletatik bueltan, hobeto irten ziren zelaira, eta aukera ugari sortu zituzten. Hala ere, harresia zirudien Patricia Larque zaragozarren atezainak. Oiartzuarren bigarren gol bat bertan behera utzi zuen epaileak.
Luzapenean sartu zuten bigarren gola. Jaitsierako arerioak —Albacetek— ere bere partida galdu zuen.
Ezin izan dute helburua lortu, baina Karla Lekuonan bildutako zaleek jokalarien esfortzua eskertu zuten. Pasiloa egin zieten —Zaragozako jokalariak ere batu ziren—, eta txalo artean agurtu zituzten. Bigarren Mailara jaitsi dira… baina 2018an itzuliko dira. Ziur.