Ibaiondon bertsotan
Bertsotan aritu dira Antxoko pilotalekuan Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak.
Pasaia-Lezo Lizeoko 5. eta 6. mailako 190 bat ikasle eta Karmengo Ama ikastetxeko 5. eta 6. mailako 70 bat ikasle bertsotan aritu ziren lehengo asteazkenean Antxoko Ibaiondo pilotalekuan,
Gu ere bertsotan egitasmoaren barruan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak herrialde osoko hainbat udal eta ikastetxerekin elkarlanean ahozkotasuna lantzeko aurrera daraman proiektua honetan, aurten, 12.000 ikasletik gora aritu dira Gipuzkoan.
Pasaiako Udalak lagunduta, Pasaia-Lezo Lizeoan eta Karmengo Ama ikastetxean egitasmoa martxan da azken hamar urteetan. Jaialdi bat egon ohi dute ikasturte bukaeran urtero, ikasitakoa jendaurrera eramateko.