Gaur hasita, uztailaren 14ra arte jokatuko da Don Vito futbito txapelketa Miguel Irastorzako zelaian. Hamabi taldek eman dute izena.
Don Vito txapelketako aurreko edizio bateko argazkia.
Kaleko futbol txapelketa mitikoa den
Don Vito gaur hasiko da. Hamabi taldek eman dute izena: Notthingan Prisa; Bici, United, Recreativo de juerga, Triku team, Panier, Sua, Shalke Temeto, Borussia, Aston Birras, Baretas eta Margolari. Gaurko partidek, Margolari eta Baretas taldeak jarriko dituzte aurrez aurre 19:15ean, eta 20:20an berriz, Notthingan Prisa eta Aston Birras. Partidak orain arte bezala, Miguel Irastorzako zelaian jokatuko dituzte.
Uztailaren 14an bukatuko da txapelketa, orduan jokatuko dira hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partidak eta finala.
Don Vito txapelketaren partiden egutegia.