Udaletxean egindako pintadak gaitzetsi ditu plenoak

pintada.lezo.barrua

Pintaketa udaletxean. Argazkia: Lezoko Udala.

Udaletxearen sarreran egindako pintadak eta zaborra bota izana gaitzetsi zuen atzo plenoak. Horren harira, mozioa aurkeztu zuten EAJ eta PSE-EEk eta bi alderdi horien aldeko botoarekin eta EH Bilduko zinegotzien kontrako botoarekin egin zuen aurrera. Herritar guztiei beren aldarrikapenak bide demokratikoak erabilita egitea eskatu die udalak, “bizikidetza normalizatu baten alde. Jarrera eraikitzaile baten aldeko apustua berresten dugu, elkarbizitzaren eta elkarrekiko errespetuaren alde”.

Berdintasun zinegotzia izendatu zuten bestalde, atzoko plenoan. Berdintasun saila gehitu du Lezoko Udalak bere egituran, eta Berdintasun teknikaria lanean bada ere, atzora arte ez zegoen izendatuta zinegotzi arduraduna. Noemi Arberas izango da Berdintasun zinegotzia.

Astelehenean egindako tokiko gobernu batzordeak udal eraikinen garbiketa zerbitzua kontratatzeko esleipena onartu zuen. Limpedur SL enpresari esleitu zaio zerbitzua lehiaketa publikoan puntuaziorik altuena lortuta. 104.500 euro jasoko ditu enpresak urteko zerbitzuaren trukean.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend