Bizarainek larunbatean egingo ikastolaren festa

Bizarain Ikastolak larunbatean egingo du ikastolaren eguna.

Bizarain Ikastolako eta BHIko  hezkuntza komunitateak larunbatean izango du egun handia, ikastolaren jaia ospatuko dute. Egun osorako egitarau zabala prestatu dute horren harira, eta puzgarriak, musika emanaldiak, apar festa eta erakusketez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

10:00etan hasita eguerdira arte ikasleek emanaldia egingo dute, baina BHIko ikasleen laguntzaz antolatutako tailerrak ere izango dira. Goizeko egitarauari amaiera berriz, gitarra kontzertuak eta Zaria Koruaren emanaldiak emango diote. Ondoren Zunba saioa antolatu du guraso elkarteak.

Arratsaldean berriz, Bide Batez musika taldeak girotuko du jaia 18:00ak arte.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend