Herriak jaso du mezua
Oreretako Kuadrilek pankarta jarri dute Errenteria-Oreretako sarreratako batean, Alabergako biribilgunean, Jon Mayaren hitzak jasota.
Oreretako kuadrillen pankarta Alabergako biribilgunean.
Kukai Dantzak Arte Eszenikoen Max Sarietako galan
hiru sari eskuratu zituen astelehenean. Jon Maia Kukai Dantzaren zuzendari eta dantzariak mezu argia helarazi zuen sarietako bat jasotzerakoan, “Egin dantza. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko. Gora herria!”. Bada, herriak jaso du mezua eta Oreretako kuadrillek pankarta jarri dute Errenteria-Oreretako sarreratako batean, Alabergako biribilgunean, Mayaren hitzak jasota.
Kuadrilen Eguna uztailaren 23an egingo dute. 1.500 lagun inguru elkartzen dira egunaren bueltan eta ziur esan dute, dantza egin, egingo dutela beraiek ere.