Martxoaren 11n Iruñean atxilotutako Oreretako hiru gazteen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan.
Jende mordoa gerturatu zen atxilotuei atxikimendua adieraztera.
Martxoaren 11n Iruñean atxilotutako Oreretako lau gazteen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan. 19:00etatik aurrera, hamarnaka lagun gerturatu ziren udaletxe parera, atxilotutakoei euren atxikimendua adierazteko. Deialdia Etorkizunaren Alde plataformak egin zuen, eta gazteen asanbladaren laguntza izan zuen. Etorkizunaren Alde plataformak bi gauza nagusi aldarrikatu zituen atzoko egunean:
- Iruñeako gertaerak ezin direla terrorismo-ekintzatzat jo.
- Asier, Endika eta Ruben berehala askatzea.
Iruñeako gertakarietan lau gazte oreretarrak atxilotu zituztenetik hiru hilabete pasa direla gogoratu dute gurasoek. Horietatik hiruk Iruñeako espetxean jarraitzen dute behin-behinean (laugarrena adin txikikoa da). Hiru gazteen etorkizuna Auzitegi Gorenaren erabaki baten menpe dago oraindik, hark erabaki behar duelako Auzitegi Nazionalera edota Nafarroako Probintzia Auzitegiaren menpe uzten duen kasua.
Gainera, atxilotuei atxikimendua adierazteko Etorkizunaren alde plataformako
web orrialdean jada aukera dago.