Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio auzitegiak ikertuko du.
Ehunka lagunek hartu zuten parte gazteak askatzea eskatzeko martxoan egindako manifestazioan.
BERRIAk eman duen informazioaren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Iruñeako auzia Gorenak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio auzitegiak ikertuko du.
Iruñeko Auzitegiaren eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren artean zegoen eskumen gatazka, eta martxoaren 11n Iruñean izandako istiluen auzia azkenean Madrilen epaituko dute. Oreretako lau gazte atxilotu zituzten eta hiru espetxeratu (laugarrena adin txikikoa zen eta aske utzi zuten).