80 jokalarik hartu dute parte larri gaixo dagoen Aitzol Gogorza etxeratzea eskatu duen eskubaloi erakustaldian. Uztailaren 1eko mosaikora ere deitu dute.
Aitzol Gogorzaren aldeko eskubaloi erakustaldia.
Handballa eta aldarrikapena eskutik helduta iritsi dira Errenteria-Oreretara gaur. Sarek antolatuta, eskubaloi erakustaldia egin dute hainbat kirolarik Koldo Mitxelena plazan. Aitzol Gogorza, larri gaixo dagoen Oreretako euskal presoak bizi duen egoerarekin amaitu eta etxeratzea eskatu dute erakustaldiaren bidez. 10:30etan hasita, hamabi taldek hartu dute parte erakustaldian, zazpi neskenak, eta bost mutilenak. All blacks, Red devils, Men in black, 123ereintza, Handmilton, Yagu?ermaister, Egurra, Eres la caña, Girls Squad, Tortus, Rehuso eta Mendak taldeek, eta eskubaloiarekin, egoera larrian den Oreretako presoa etxeratzea eskatu dute.
80 jokalarik hartu dute parte erakustaldian, eta hura amaituta, uzatailaren 1ean Gogorzaren alde osatuko duten
mosaiko erraldoian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Sare Herritarrak Donostian 0 KM goiburuarekin deitu duen ekitaldian parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak, bestalde.