Jasotako proposamen guztien aurkezpen publikoa egingo dute asteazkenean.
Arizabalon aurkeztu dute parte hartze prozesua.
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bere lehen fasearen amaierara iristen ari da. Proposamenak jasotzeko epea gaur bukatzen da, eta, gaur da baita ere Trintxerpeko bilera, 18:00etan, alkateordetzan.
Aurretik bilerak egin dituzte beste hiru barrutietan.
Udalak Trintxerpeko herritarrak gonbidatu nahi ditu bilera ireki honetan parte hartzera. Horrez gain, azken egun hauetan proposamenak egitera animatu nahi ditu herritarrak. HAZ eta liburutegietan egokitutako postontzien bidez egin daitezke ekarpena, edo
Internet bidez, udalaren webgunean.
Lehen fase honen datuak eta jasotako proposamen guztiak etzi aurkeztuko dituzte (hilak 21), 18:00etan, udaletxean.