Sute haundia izan da, urrutitik ikus zitekeen kearen arrastoa
Ugaldetxo industrialdean sutea piztu zen, atzo asteartea, surf taulak egiten dituen Olatu enpresan oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
Bost suhiltzaile eta langile bat artatu zituzten osasun zerbitzuek bertan, beroagatik eta kea arnasteagatik. Inguruko enpresak hustuarazi zituzten segurtasun neurri gisara. Iluntzean kontrolpean zuten sutea suhiltzaileek (hainbat parketako 35 bat egon dira).
Oiartzungo Udalak herritarrei leihoak ixteko eskatu zien, etxeetara kerik sar ez zedin.
Errenteria-Oreretatik ikus zitekeen kea