Urubiak berriro aske
Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi askatu zituzten joan den astean Listorretako parkeko hiru puntutan.
Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi askatu zituzten joan den astean Listorretako parkeko hiru puntutan.
Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru
urubi askatu zituzten joan den astean Listorretako parkeko hiru puntutan. 75 lagun elkartu ziren Mikel Olano adituaren azalpenak entzun eta urubiak askatzeko unea bertatik bertara ikusteko.Bildutakoek gaueko harrapakari horiek gertutik ikusi, ukitu eta argazkiak egiteko aukera izan zuten. Udako Listorretako abenturetako lehenengoa izan da urubien askatzea, baina datozen hiru hilabeterako ekintza gehiago antolatuko ditu Arditurriko Parketxeak.