Ametsen Bidearen emaitza, aparta

ametsen.bidea

Ametsen Bidea egitasmoaren antolatzaileak, Markel Merinorekin,

Helburu bikoitza zuen maiatzaren 27an egin zen Ametsen Bidea egitasmoak. Batetik, kirol erronka eta jaialdi baten bitartez, gaixorik dauden haurren errealitatea herritarrengana hurbildu nahi izan zuten, tartean, Donostiako Ospitalean gaixorik dauden haurrentzako eraikinak beharrezko dituen hobekuntzak nabarmenduz. Bestetik, hobekuntza horiek egiteko dirua bildu nahi izan zuten.

13.778,5 euro lortu zituzten egunean zehar, eta jada hori Super H elkarteari eman diote Donostiako Ospilean erabil ditzaten, eta aldi berean, Markel Merino hau lezoarraren gurasoei, hark Therasuit tratamendua jaso dezan. Diru kopuru hori bitan banatu dute.

Markelen Irria eta Juneren Hegoak arduratu ziren Arkaitz Kalu Ericek burutu zuen erronka, eta egun horretan egindako jaiari gorputza emateaz. Sekulako eguna izan zen, handia, elkartasunez betea. Horregatik, egunaren balorazioa egiterakoan, pozik daude antolatzaileak, “aurreikuspenak gainditu egin ziren. Oso balorazio baikorra egiten dugu Ametsen Bideaz”. Horrek, abian duten lanarekin aurrera jarraitzeko indarra eman die.

Bien bitartean, Kalu Ericek bere kirol ibilbidearekin jarraitzen du. Bihar, Zumaian, Flysch Trail mendiko lasterketan parte hartuko du. Markelen Irriaren elastikoa eramango du jantzita.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend