Zinema kalean eta doan

El Libro De La Selva filma proiektatuko da, besteak beste, Ozzinema Summer egitarauan.

Errenteria-Oreretan zinemaz aire librean gozatzeko aukera eskainiko du bigarrenez Ozzinema Elkarteak. Aurten, plazara mugatu beharrean, herriko beste hainbat txokotan eskainiko dituzte saioak. Jada aurkeztu dute egitaraua.

Telebistan argitaratu ez diren sei filmeak proiektatuko dituzte udaran Errenteriako kaleetan. “Freskoak, dibertigarriak eta adin guztietarako egokiak” direla adierazi dute. Lehen eta azken egunetakoak euskaraz bikoiztutakoak izango dira, hizkuntzaren aldeko apustua egiteko asmoz.

Proiekzio guztiak 22:00etan izango dira. Aurten, gainera, Beraun, Iztieta eta Pontika auzoetara ere zabaldu nahi izan dute iniziatiba. Euria eginez gero, Koldo Mitxelena Ikastetxean proiektatuko dira. Hauxe egitaraua:

Ekainak 30: Zikoinak. Koldo Mitxelena ikastetxean.
Uztailak 14: Peter y el dragón. Diputazio plazan.
Uztailak 28: Mascotas. Koldo Mitxelena plazan.
Abuztuak11: Cazafantasmas. Pontikan
Abuztuak 25: El libro de la selva. Pablo Sorozabal plazan.
Irailak 8: Batman Lego filma. Musika plazan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend