PSE-EE Errenteriak salaketa publikoa egin nahi izan du energia pobreziaren inguruan onartutako mozioa aurrera ez ateratzeagatik
Isaac Palencia eta Jose Angel Rodriguez PSE-EEko kideak
Elektrizitaterik, gasik edo kalefakziorik gabeko familiarik ez, Energia Pobreziaren Aurkako Plan Munizipala izeneko mozioa aurkeztu zuen PSE-EE Errenteriak 2016an, pobrezia energetikoaren arazoaren aurrean udalak konponbideak eskaini zitzan. Talde politiko guztien onarpena izan zuen orduan eta sei hilabete beranduago erantzunik ez dela izan salatu dute publikoki.
“Gaia mahai gainean zegoen eta ez da orain arte landu. Ez dugu inolako berririk jaso honen inguruan”, adierazi dute prentsa aurrean PSE-EE alderdiko kideek. Era berean, Errenteria Irabaziz eta EH Bilduk konpromiso politiko eta iniziatiba falta eta interes eza dutela azpimarratu nahi izan dute.
Beste herrialdeekin konparatu dute, Irun eta Lasarterekin, enpresa energetiko desberdinekin hitzarmenak adostuta baitituzte: “Laster iritsiko da udazkena eta negua eta arazoak ikusten hasiko gara”, diote.