Aurkikuntza berria Aitzbitarteko kobazuloetan, Aitzbitarte IVn zehazki: bisonteen eta zaldien 15 irudi berri aurkitu dituzte Felix Ugarte espeleologia taldeko kideek, “erabilitako teknika bereziki ezohikoarekin” adituek esan dutenez. Aurkikuntza oso garrantzitsutzat jo dute, “duen inpaktu bisualagatik, horietako batzuk behe erliebeko figurak baitira”. Arte Parietal Paleolitikokoak dira.
Gaur Gipuzkoako Foru Aldundian eman dute aurkikuntza horien berria. Bertan izan dira Denis Itxaso Kultura diputatua, Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteriako Udaleko Kultur zinegotzia; Felix Ugarte espeleologia taldeko Javier Busselo, Sergio Laburu eta Ainara Rodriguez, nahiz Diego Garate aditua.
2015eko azaroan, Gravette garaiko grabatu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuten, zehazki Aitzbitarte III eta IX kobazuloetan. Madeleine Arokoak ere aurkitu zituzten orduko hartan, V. aitzuloan.
Esan dutenez, Felix Ugarteko kideek apirilaren 6an topo egin zuten irudiekin, erdiko zatian dauden zenbait tximinia bertikal aztertzera joan zirenean. Hamar metro inguruko tarte bat igo zuten eta, ondoren, zortzi metro inguruko bi tutu erdi-bertikaletan zehar jarraitu zuten, Y formadun espazio batera iritsi arte. Espazioaren alboko adarretan daude grabatuak. Grabatuak paleolitikoak direla badakite, zimurrek duten patinarengatik eta sektoreko hormak eta zoruak ukitu gabe daudelako. Denis Itxasok esan duenez, aurkikuntzak azaltzen du giza bizitzak hasieratik eduki dituela sormena eta artea bere alboan. Gainera, aldundiak gisa horretako ikerketa lanak egiteko ematen duen laguntza goraipatu du.
Kobazuloari orain babes goreneko izaera eman diote, zeharo itxi egin dituzte labar-pinturak dituelako.
Ezaugarriak
Diego Garate adituak gaur azaldu duenez, uste dute gutxienez hamabost animalia irudi (bisonteak eta zaldiak) eta bi bulba daudela. Denak ezohiko kontserbazio egoeran daude. Gainera, haietako batzuek badute berezitasun nabarmen bat: buztinaren gainean zuzenean egindakoak dira, eta halakorik ez da inoiz agertu Kantauri itsasaldean. Silexez egindako beran batekin zizelkatutako bisonte bat eta oraindik zehaztu gabeko beste animalia bat daude kobazuloko ezker sektorean. Eskuak erabili zituzten bolumena emateko; eta erliebezko planoak, gorputz-adarren perspektiba nabarmentzeko. “Bisontea gutxitan ikusten den maisutanez eginda dago”.
Alboko panel batean metro bateko bulba bat dago eta, ondoan, beste txikiago bat. Aurkako horman neurri handiko zaldi bat dago (metro eta erdi), eta interpretatu gabeko hainbat lerro eta buztin-erauzketa. Zoruko erlaitzak oso–osorik daude.
Eskuin-sektorea, berriz, buztin-erlaitz baten gainean ukitu gabe dagoen katazulo bat dago. Zorua ez hondatzeko, ez dute katazuloa aztertu. Bertan, urrunera, bisonte baten irudia ikus daiteke, beste irudi bat sabaian, eta, bien artean, buztinez egindako eta zangoak tolestuta dituen bisonte bat.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.