Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatzeko argazkian bildu ziren ostiralean Lezoko karteladan parte hartu zuten hamarnaka herritarrak.
Lezoko Enkarteladakoak, ostiralean.
Lezoko Enkarteladarekin bat egin zuten berriz ere hamarnaka herritarrek ostiralean. Herritik zehar preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeaz gain, karteladaren bukaeran argazkia atera zuten bildu zirenek, helburu zehatz baterako: Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen preso oreretarraren askatasuna eskatu zuten.
Errenteriako Sareak abiatu duen kanpainarekin bat egin dutela jakinarazi dute Lezoko Enkarteladako kideek modu horretara. Gogorzak bakarrik ez, gaixorik dauden beste presoek ere etxean beharko luketela adierazi dute. “Aitzoli eta beste preso politikoei aplikatzen dizkieten mendeku politikek ez dute batere laguntzen etorkizuneko Euskal Herria bizikidetzan eraiki dezagun”, adierazi dute.