Hibaika da, oraingoz, arrosei aurre egiteko gai dela probatu duen traineru bakarra
Batelerak, Orion irabazitako banderarekin.
Ezin da gehiago eskatu. Gipuzkoako Ligako hamar estropadetatik bederatzi irabazi dituzte Batelerek, tartean asteburu honetakoak.
Hibaika da, oraingoz, arrosei jarraitzeko gai dela probatu duen traineru bakarra. Asteburu honetan, gertu, oso gertu egon dira beste behin errenteriarrak. Larunbatean, Kastron erlojuaren kontra lehiatutako estropadan, aldea oso txikia izan zen bi ontzien artean, 1”40 ehunenekoa. Bigarren bandera irabazteko grinaz daude beltzezko neskak, hatzekin ukitzen, baina ezin harrapatu.
Atzo Orion lehiatutako estropadan, berriz, Betelerek lortutako errenta handiagoa izan zen, lau segundokoa.
Honenbestez, Gipuzkoako Ligan Batelerek 89 puntu pilatu dituzte orain arte, eta Hibaikak 81.
Asteburuan, EuskoTren Liga
Emakumeen arraunak zita bikoitz garrantzitsua du asteburu honetan. Eusko Tren Ligaren barruko bi estropada lehiatuko dituzte, lehena, larunbatean Santanderren, eta igandean, bigarrena, Pasaian. Santanderren II Caixabank bandera izango da jokoan, 18:00etatik aurrera, eta Pasaian, 12:00etatik aurrera, Gipuzkoako Aldundiaren Bandera.
EuskoTren Ligan puntutan berdinduta daude oraingoz San Juan eta Hibaika, zazpi punturekin.