Madalenak Cup, esperotakoa baino askoz handiagoa

madalenak.cup.barrua1

Koldo Mitxelena plazan, bi zelai puzgarriak.

“Arrakasta itzela”. Horrela laburtu dute atzo (igandea) lehenengoz egin zen Madalenak Cup kimuen eta benjaminen futbol txapelketa nola joan zen antolatzaileek, “aurreikuspen guztiak apurtzeak bultzada nabarmena eman dio eta emango dio proiektuari datozen ekitaldiei begira”. Izan ere, 250 bat kirolari gaztek parte hartu zuten Madalenak, Cup-en, “oso pozik gaude lehen txapelketaren emaitzarekin, honelako hasierak egitasmoa sendotu eta sustatu du”.

Koldo Mitxelena plazan jarritako bi futbol eremu puzgarrietan jokatu ziren atzoko partidak, goizez eta arratsaldez. Futbol zelai bilakatu zen ohikoan haurren aisia eta jolas gune dena. Madalen Jaien atariko zena, jada nola indartu pentsatzen hasi dira Madalenak Cup taldeko kideak.

Hala, lehen edizioko arrakasta ikusita, eta zertan hobetu aztertzen hasita, antolatzaileek adierazi dute hainbat aukera zabalik dituztela aurrera begira, bai egutegiari dagokionez —denboran zabalduz— bai eta kokaleku berriak aztertuz.

madalenak.cup.antolatzaileak1

Antolatzaileak pozik daude kirol ekitaldiaren lehen edizioak emandakoarekin.

Antolatzaileek laguntza eman dietenei eskerrak eman dizkiete, betiere boluntario lanean aritu direlako. Babesleei ere eman dizkiete eskerrak.

+ Lehenengo Madalenak Cup, hilaren 16an
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend