Etxetxo elkarteak frankismoaren esklaboei egindako omenaldia etxean ikusteko aukera eman du
Etxetxo elkarteak iazko urriaren 9an frankismoaren esklaboei egin zien omenaldiko irudirik esanguratsuenak DVD batean bildu ditu.
Iazko urriaren 9an frankismoaren esklaboei omenaldia egin zien Etxetxok, Lezoko Memoria Historikoaren Elkarteak. Han bildutako irudiak berrikusi, ordenatu, eta jendartean zabaltzeko prestatu dituzte. Horretarako DVD euskarrian argitalpena egin dute. Egun hartako ekitaldien kronika luzea eta laburra bildu dituzte, lasai asko etxean ikusteko. 10 euroko prezioa du DVDak. Honako leku hauetan eros daiteke: estankoan, Lezotarra tabernan, Tiñelu elkartean eta Taloka kafetegi-gozotegian. Hunkigarria Urriaren 9ko ekitaldiak “hunkigarriak eta gogoangarriak” izan ziren, Etxetxoko kideek esan dutenez; haientzat, herritarrentzat, eta kanpotik herrira joandakoentzat, “asko izan dira geroztikako hilabeteetan hori adierazi dutenak behintzat”. Bereziki gogoan izan zituzten egun hartan Jaizkibelgo errepidea eta Vallespin lerro-gotorra eraikitzen aritu ziren trabajadoreak, “haiek pairatutako sufrikario bidegabea eta herriarekin eta herritarrekin izan zuten harremana nabarmendu nahi izan ziren antolatutako ekitaldi guztietan”.