Hilaren 24an egingo du EAJ-k Madalenetako X. Haurren Krosa. Txikienen artean ohitura osasungarriak sustatzea, eta kirola eginez haurrek ondo pasatzea du helburu lasterketak,
Hilaren 24an egingo du EAJ-k Madalenetako Haurren Krosa.
Hilaren 24an egingo du EAJ-k Madalenetako X. Haurren Krosa. Txikienen artean ohitura osasungarriak sustatzea, eta kirola eginez haurrek ondo pasatzea du helburu lasterketak, eta horren harira, Errenteriako neska-mutiko guztiak parte hartzera deitu ditu alderdi jeltzaleak.
Lasterketarekin batera, urtero kirolari edo kirol talde bat omentzen dute, eta gaur jakinarazi dute zein izango den aurtengo omendua krosa aurkezteko egin duten agerraldian: Agustina Otaola. Aurtengo omenaldiak helburu bikoitza duela esan du Elixabete Muruak Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakariak: “Agustina Otaolaren kirol ibilbidea aitortzea batetik, eta emakumeen kirola bistaratzea, bestetik”.
1931n jaio zen Errenterian Otaola. Anaia Viktorianorekin aritzen zen pilotan. Oso gazte joan zen Madrilera, 14 urte zituela eta han hasi zen izebekin erraketan jolasten. 15 urterekin debutatu zuen erraketista profesional gisa 41 urterekin erretiratu zen arte kirol ibilbide luze bezain emankorra izan zuen. 2015eko madalenetan Errenteriako Udalak omendu zuen eta bere izena jarri zion Fanderiako frontoiari.
Hiru kategoria eta ibilbide
Lasterketa hiru kategoriatan banatuko dute: txikienak (2008-2009 artean jaiotakoak), kimuak (2006-2007) eta haurrak (2004-2005). Txikienek 850 metro egin beharko dituzte, kimuek 1.000 metro eta haurrek, 1.500. Koldo Mitxelena plazatik (Batzoki paretik) irtengo da lasterketa 12:00etan eta aldagelak jarriko dituzte Batzokian parte hartzaileentzat. Irabazleek saria jasoko dute eta luntxa ere antolatu dute parte hartzen duten haur guztientzat.
Interesdunek 24an bertan, 10:00etatik aurrera izango dute lasterketarako izena emateko aurrera Batzokian.