Helburu nagusia, elkartasuna izango du. Iaz bezala, aurten jasotako dirua, besteak beste, Biriatu, Hendaia, Urruñe eta Ziburuko ikastolak laguntzeko bideratuko dute
Elkartasun Txokoa zabalduko du aurten ere Orereta Ikastolak.
Urtero jartzen du taberna Orereta Ikastolak Koldo Mitxelena plazan, eta aurten ere ez du kale egingo. Helburu nagusia, elkartasuna izango du. Iaz bezala, aurten jasotako dirua, besteak beste, Biriatu, Hendaia, Urruñe eta Ziburuko ikastolak laguntzeko bideratuko dute, eta elkartasuna espresuki adierazi nahi duten herritarrek, gainera, 121 kantu herrikoi jasotzen dituen liburuxka erosita egin dezake. 2 euroan izango da salgai azken hori.
Jaietako azken egunean, hilaren 25ean, Urruñeko Kuxkuxtu txaranga ariko da zuzeneko emanaldia egingo du 18:00etatik aurrera.
Orereta Ikastolak herriaren balioak sustatzera, euskaraz mintzatzera eta generoen arteko errespetu osoa bermatzera deitu dituzte herritarrak, elkartasuna eta auzolana nabarmenduta. Horren harira, txosnan lagundu nahi dutenek ikastolaren
posta elektronikora mezua bidali behar dutela gogorarazi du.
Urriaren 7an bazkaria
54 urte bete ditu Orereta Ikastolak. XXI. mendeko beharretara egokitzeko datorren ikasturtean prozesua abiatuko duela jakinarazi du ikasleen protagonismoa zehaztuko duena. Prozesu horren abiapuntua, urriaren 7an Añabitarten antolatu duten bazkaria izango da. Bazkarian parte hartu nahi dutenek izena eta bi abizenak eman eta 25 euro ordaindu beharko ditu. lehenengo txartelak, berriz, madalenetan antolatutako tabernan izango dira salgai, egunero, 20:00etatik 22:00etara.