Kolpe Moreak eta Bilgune Feministak kutxak jarriko dituzte taberna eta gunetan eraso sexistak salatzeko.
Madalenei begira jai parekideen alde eta eraso sexisten kontrako kanpaina abiatu du udalak.
Errespetuzko jarrerak aldarrikatu eta , erasoen aurkako informazioa izatea bilatzen du udalak madalenen atarian abiatu duen jai parekideen aldeko eta eraso sexisten kontrako kanpainarekin. Inolako eraso sexista, homofobo, xenofobo eta transfoborik gabe guztien gozamenerako jaiak izatea nahi du, eta bestetik, tabernetan, elkartetan eta txosnetan erasoen aurkako informazioa izatea, horien aurrean nola jokatu behar duten jakiteko.
Hainbat material sortu du horretarako eta taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetara helaraziko du udalak: “jai parekideen aldeko kartela
Festetan beldurrak gurekin jai leloarekin, eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa, eta
Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu, Erantzun! leloa duen pegatina”.
Eraso egoera baten aurrean, gainera, herritarrak udaltzainekin harremanetan jartzeko eskatu du udalak, “haiek ere kanpaina honetan partaide dira, eta arlo honetako gertaeren aurrean nola jokatu badakite”. Gizarte zerbitzuek, Berdintasunerako azpisailak eta Udaltzaingoak elkarlanean aritzen direla gaineratu du, “hartara, ahalik eta erantzunik egokiena eta azkarrena emango dute. Udaltzaingoa halaber, Ertzaintzarekin aritzen da elkarlanean”.
Erasoak salatzeko kutxak
Ildo beretik, eraso sexistak salatzeko kutxak jarriko dituzte jaietan taberna eta guneetan Kolpe Moreak eta Oreretako Bilgune Feministak. Erasotua sentitzen den orori bertan idazteko eskatu diote bi talde feministek.