Astelehenean hasiko dira Donibaneko jaiak, eta San Inazio egunean bukatu.
Iaz abordaia egin zuten kuadrillek; aurten txanelen uretaratzea egingo dute hilaren 28an.
Trintxerpeko karmenak bukatuta, datorren astean badiaren beste aldera egingo du jauzi beste behin festak, oraingoan, Donibaneko Santiago Jaiak ospatzeko, Pasaiako bosgarren festak eta azkenak.
Santioa Egunaren bezperan, astelehenean, botako dute jaien hasiera iragartzeko suziria, eta txupinazoan aurten bi protagonista nagusi izango dira;
Konstantzia Musika Banda eta
Itsas Mendi Elkartea. Urteurrenak ospatzen ari dira aurten Donibaneko bi elkarteak, eta hortik protagonismoa.
Asteartea izango da festetako egun handien artean lehena, baina ez bakarra; Santa Ana eguna eta Habanerak, San Pantaleon eta sardina jatea, eta bukatzeko, San Inazio eguna, bateleren estropadarekin, danborradarekin eta su artifizialekin.
Baina bien bitartean, jai egun asko eta hamaika ekitaldi izango dira aukeran festaz gozatzeko gogoz dabiltzanentzat. Berritasunak era badira tartean; festen hasierako flashmoba, holi festa….
Hemen ikus dezakezue
egitaraua osorik.