11:00etatik 13:00etara, eta 18:30etik 20:30era udal gobernuko kideak pleno aretoan egongo dira
Aurreproiektuko irudia. Astazaldi arkitektura estudioak diseinatu du.
Mendiburu 14 aurreproiektua herritarren aurrean aurkeztu ondoren, ekarpenen fasean sartuta daude. Pleno aretoan eraikinaren planoak jarrita daude, aurreproiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Bertan daude, baita ere, ekarpenak egin nahi dituenarentzako esku orriak. Erakusketa hilaren 28ra arte egongo da irekita, eta aurreproiektuari egin beharreko ekarpenak ere ordura arte egin daitezke. Irailean aztertuko dituzte aportazioak, eta itzulpen fase bat hasiko dute orduan.
Gaur, gainera, udal gobernuko kideek arreta emango diete udal pleno aretora joaten direnei. Goizean, 11:00etatik 13:00etara izango dira bertan. Arratsaldean, berriz, 18:30etik 20:30era. Datorren asteazkenean, hilak 26, ordu eta toki berean egongo dira, azalpenak jaso nahi dituztenentzako.