Ezten Giro taldekoak, arratsaldean. Gauean jarraituko dute jotzen.
Gainean da asteburua. Bi egun eta hiru gau gelditzen dira xanistebanekin gozatzeko. Gaur, Baserritar Eguna, giro onean bukatzeko hainbat ekitaldi egin dituzte arratsaldean.
Haurrentzako animazioa egon da; idi demekin eta herri kirolekin gozatzeko aukera izan dute zaleek; HELTAkoek beren lanak erakutsi dituzte kontzejupean… Eta, nola ez, musika. Dultzaineroak kalez kale ibili dira. Bi kontzertutan parte hartzeko aukera izan dute oiartzuarrek. Alde batetik, Olatz Salvador izan da Landetxe plazan. Bestetik, Ezten Girokoak euren erromeriaren lehen zatia eskaini dute.
23:00etan emango diote segida dantzaldiari. Ordu horretan bertan hasiko da helduen danborrada. Festetako klasiko handi batek —Dj Bullek— eliza ondoko txosnan musika
pintxatuko du.
Gazteek indarrak ongi gorde beharko dituzte, hala ere: bihar euren eguna da.