Auzokonposta guneak bihar bisitatuko dituzte Elkarrekin 21 aholkularitza taldeko kideek, 09:30etik 12:30era. Herritarrek zalantzak argi ditzakete.
Andreone atzeko auzokonposta gunea.
Bihar, asteartea (hilak 29) Lezoko auzokonposta guneetara bisita egingo dute Elkarrekin 21 aholkularitza taldeko adituek. 09:30etik 12:30era izango da bisitaldia.
Bisitaren bitartez, auzokonpostean hasiberriek nahiz edozein zalantza edo iradokizun dutenek, aholkularitza taldeko kideen ekarpenak jaso ahal izango dituzte, euren jarduna hobetzeko, kalitatezko konposta lortzeko bidean. Gaian interesa duten herritarrak ere ager daitezke bisitetara.
Herriko auzokonposta guneetatik ondorengo ibilbidea egingo dute, esan bezala 09:30ean hasita eta hurrenez hurren, adituek: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta Altamira.
Zuzeneko bisitetan nahiz telefono bidez argi ditzakete euren zalantzak interesdunek. Telefono deiak egiteko zenbakia honakoa da: 605 757 687 (Leire); zenbaki horretara Whatsappa bidal daiteke.
Posta elektroniko bidez ere egin daitezke ekarpenak.