Sariak biltzen jarraitzen du Legorburuk

Sariak biltzen jarraitzen du errenteriarrak literatura eta bertso paper lehiaketetan. Argazkia: Irutxuloko Hitza

Sariak biltzen jarraitzen du errenteriarrak literatura eta bertso paper lehiaketetan. Argazkia: Irutxuloko Hitza

Iñigo Legorburuk beste bi sari lortu ditu. Uztaila hasieran jaso zuen lehena, Ermua Hiria Lehiaketan lehenengo saria lortu baitzuen Euria ipuinarekin. Zientzia fikziozko lanak aurkeztu behar dira lehiaketa horretara, eta Legorburuk etorkizuneko Donostia post apokaliptikoan oinarritu du bere kontakizuna, urak, eta batez ere, ur faltak berebiziko garrantzia izango duen agertokian. Narrazio laburrean, zorrak, euri azidoa, Donostiako aquariuma uztartu ditu, besteak beste.

400 euro jaso ditu errenteriarrak, eta gainera, bere lana, Eibarko liburutegiaren webgunean argitaratu dute.

Bilbao Aste Nagusia lehiaketan ere parte hartu du, bestalde, Legorburuk. Garaipenik ez du lortu bertan, baina finalista izan da errenteriarra, eta Deja que Bilbao te cuente liburuan bildu dute Zulo baten unibertsoan mikroipuina.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend