[Galeria] Euria erruz
Euria barra-barra, erruz, gupidarik gabe bota zuen atzo.
Ur baltsak Foru Plazan. Argazkia: CARRERA
Euria barra-barra, erruz, gupidarik gabe bota zuen atzo. Hiruretan hasi ziren lehen tantak, baina arratsaldeak aurrera egin ahala okertu zen egoera. Seietatik aurrera, eta ordubetez, etenik gabe bota zuen euria, 10 minutuan 12,9 litro metro koadroko jaso zituzten Oiartzunen; 33,9 litro metro koadroko, ordubetean. Errenteria-Oreretako datuak ez zituen eman.
Ura jabetu zen bazterrez, eta kalte larririk eragin ez bazuen ere, estualdiak eragin zizkion bati baino gehiagori. Ondoko argazkiak Carrera argazkilariarenak dira.