Comete Sarearen gaineko erakusketa zabaldu du Urdaburuk Merkatuzarren. Igandera arte egongo da zabalik, sarea omentzeko azken egunera arte.
Erakusketako paneletako bat.
Urdaburu Mendizale Taldeak
Comete Sarearen gaineko erakusketa zabaldu berri du Merkatuzarren. Bertan, sarearen gaineko azalpenak jaso ditzakete interesdunek: zer zen sarea, nola sortu zen, nor zen sarekide… Bestalde, sarea oroitzeko Urdaburuk 2000. urtetik egiten duen ibilaldiaren ehunka argazki ikus daitezke bertan. Horietan, Urdaburuko kideez eta ibilaldietako partaideez gain, sareak lagundu zituenen irudiak ikus daitezke (egun horietako asko hilda daude).
Erakusketa atzo (asteartea) zabaldu zuten. Larunbata arte (barne) 18:00etatik 21:00etara irekita dago. Igandean, berriz, egun osoz. Izan ere, igandean, ospakizun egin handia izango baita: larunbatean hasiko den ibilbidea bertan bukatuko dute, 14:30ean Errenteriako Udalak egingo duen harrerarekin, eta 15:00etan hasiko den bazkariarekin. 17:00etan oroitzapen ekitaldia egingo dute, eta ondoren musika izango da.
Honakoak, erakusketaren hainbat irudi.