Giriziakoek Valderejoko parke naturalean egingo dute txangoa
Asteburu pasa joango dira Burgos eta Araba artera
Girizia elkarteko mendi sailak asteburu pasa egingo du datorren asteburuan, hilaren 16an eta 17an. Valderejo parke naturalean ibilaldia egiteko asmoa dute. Larunbata arratsaldean irtengo dira. 16:00etan hartuko dute autobusa, ikastolako aparkalekuan. Villalba de Losara (Burgos) joango dira, eta hango aterpean egingo dute lo. Biharamunean izango da txangoa, hogei kilometro ingurukoa: Arabako Lalastra herritik aterako dira, eta San Lorenzo baseliza, Ribera herria eta Santa Ana mendia pasako dituzte, abiapuntura iritsi baino lehen. Ibilbideak bost ordu eta erdi eta sei ordu arteko iraupena izango du, atsedenak kontuan hartuta. Autobusak, aterpeak eta gosariak 30 euroko prezioa izango dute. Afaria nahi izanez gero, hamar euro gehiago ordaindu beharko dira. Garmendi txokolategian edo Amazkar tabernan eman beharko da izena.