Ikasturte honetako kirol jardueren eskaintza egin du Pasaiako Udalak. Iaz baino 24 diziplina gehiago herriko lau barrutietan. Jarduerak hasi diren arren, herritar gehiago animatu nahi dituzte.
Ikasturte honetako kirol
jardueren eskaintza egin du Pasaiako Udalak, Trintxerpe eta Donibaneko kirolguneekin batera. Iaz baino 24 diziplina gehiago herriko lau barrutietan. Jarduerak hasi diren arren, herritar gehiago animatu nahi dituzte.
Gazteei eskainitako 6 ikastaro programatu dira. San Pedron 3 diziplina berri daude; yoga, gumbalancea eta COREa. Aranederreko gune berrian ere TRX, entrenamendu funtzionala, oihal akrobatikoak eta defentsa pertsonala egin daiteke. Antxon aurten, zumba, entrenamendu funtzionala, haurrentzako irristaketa eta lasterketa egiteko taldea sortu dira.
Urte osoko ekintzez gain, piragua eta paddle surfeko taularekin ibilbide gidatuak egiteko aukera ematen dute. Ordu eta erdiko edo bi orduko ibilaldiak lirateke, Donibaneko kirolgunetik abiatuta.Gutxienez 4 pertsonako taldeak izan beharko dira eta hiru egun lehenago egin beharko da erreserba. Zerbitzu hau asteko egun guztietan dago eskuragarri, goizeko 10:30etatik aurrera. Asteazken eta ostiraletan 17:30etatik aurrera.
Bizikletak mailegatzeko zerbitzua martxan dela gogorarazi dute bide batez eta bazkideek kirol instalazio guztiak erabili ditzaketela. Instalazio horiek ere erreserba daitezke nahiez gero. Horretarako web orrian dagoen inprimakia bete beharko da edo HAZeko bulegoetara joan. Bazkideentzat tarifa laua