Atlantikaldiak irauten duen bitartean Foru Plazan zintzilik izango den murala egin dute Orereta Ikastolako ikasleek.
Orereta Ikastolako LHko ikasleak murala margotzen.
Orereta Ikastolako ikasleek bat egingo dute Atlantikaldiarekin, eta horren harira, Atlantikaldiak irauten duen bitartean Foru Plazan zintzilik izango den murala egin dute. Itsasoaren errepresentazioa irudikatu dute bertan.
Ez da hori kultur topagune eta musika jaialdiari egingo dioten ekarpen bakarra. Hilaren 22an, elkarlanean sortu dituzten 64 buruhandiak kalera aterako dituzte antolatu duten buruhandi festaren barruan. Zumardian eta Erdialdean ibiliko dira buruhandi horiek 18:00etatik aurrera.