TAOko langileek greba egingo dute hilaren 25etik abenduaren 5era bitartean.
TAOko langileek greba egingo dute hilaren 25etik abenduaren 5era bitartean.
TAOko langileek greba egingo dute hilaren 25etik abenduaren 5era bitartean. Egun horretan amaituko dute zerbitzua eta udalak zerbitzua publifikatuta eskainiko du ordutik. ELA sindikatuko Jon Urkolak azaldu duenez, udalak eskainitako enplegu planaren gaineko “balorazio oso negatiboa” egin dute langileek: “Halere, gobernu taldearekin biltzekoak gara bihar langileak eta ordezkaritza sindikala. Ikusiko dugu zer eskaintzen duten eta adostasunera heltzea dugun”.
Hilaren 26an, berriz, plenoa izango da eta bertan mozioa aurkeztuko dute TAOko langileek. Biharko bileran”ezustekorik” ez bada, greba deialdia mantenduko dute.