Bihar hasiko da Atlantikaldiaren laugarren aldia eta azken ukituak egiten ari dira dena prest izateko. Itsasargi Nagusia, kontzertu eta emanaldi nagusiak hartuko dituen Agirre Lehendakariaren plazako agertokia prest dute jada. Zumardia eraldatuta dago ere, eta Herrixkari azken ukituak ematen ari dira.
Atlantikaldiaren publizidadea egiten duen autobusa Zumardian.
Bihar hasiko da Atlantikaldiaren laugarren aldia eta azken ukituak egiten ari dira dena prest izateko. Itsasargi Nagusia, kontzertu eta emanaldi nagusiak hartuko dituen Agirre Lehendakariaren plazako agertokia prest dute jada. Zumardia eraldatuta dago ere, eta Herrixkari azken ukituak ematen ari dira.
Gazteei begirako Kalekaia ere eraldatzen ari dira. Merkatariek ere bat egin dute kultur topagune eta musika jaialdiarekin, eta horietako askok jarri dituzte erakusleihoetan Trintxerpeko Zaharren biltokikoek prestatutako itsasontzien maketak. Bihar goizetik hasita eta igandera arte egitarau oparoa izango da Errenteria-Oreretan. Musika kalitatezkoa, kultura erruz, eta aniztasuna nahi adina.
HITZA-k Atlantikaldiaren gehigarria argitaratu zuen joan den ostiralean.