Pescados Ferreres Anaiak taldeak larunbatean hasiko du kategoria berriko ibilbidea, Donibaneko kiroldegian, Galdakaoko Lagun Onak taldearen kontra.
Taldeko jokalari eta entrenatzaileak.
Hirugarren Mailari ekiteko prest da Antxo Areto Futbol Taldea-Pescados Ferreres Anaiak. Larunbatean hasiko du haientzat berria izango del liga, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian: Galdakaoko Lagun Onak izango dute aurrean.
Joan den sasoi arrakastatsuko jokalari gehienek jarraituko dute taldean. Horiei, hainbat fitxaketa gehitu dizkiete: Ander Famoso antxotarra (aurretik taldean ibilitakoa da, 2014-2015 sasoian golegile nagusi izateraino), Mauro Ayerza (areto futbolean eskarmentu handikoa) eta Asier Perez (“luxua da jokalari hau gure artean izatea, esperientzia eta gaitasun handikoa da”, esan dute taldeko ordezkariek).
Sasoiaren hasiera izanda, aldez aurretik eskerrak eman dizkiete zaleei orain arte taldeak jaso duen babesagatik, eta aldi berean laguntzaile dituztenei ere, “egitasmo honekin erabat engaiatuta daudelako”.
Honakoak dira Pescados Ferreres Anaiak taldea osatuko dutenak:
- Entrenatzaileak: Ibai Valverde (lehena) eta David Hidalgo (bigarrena).
- Atezainak: Aitor Gil eta Julen Jimena.
- Jokalariak: Unai Rubio, Javi Etxenike, Xabi Perez, Nasir Ugalde, Ander Famoso, Asier Perez, Mauro Ayerza, Jon Sanz, Mikel Gaiton, Xabier Murillo, Erlantz Altxu, Iago Cañellas eta Iosu Monje.