[Bideoa] Greba hasi dute, berriro, TAO-ko langileek

TAOko langileek manifestazioa egin dute grebaren lehen egunean.

TAOko langileek manifestazioa egin dute grebaren lehen egunean.

TAO zerbitzuko langileek greba hasi dute gaur. Uztailean egin zuten “lanpostuen defentsan” astebeteko greba. Honakoa berriz, luzeagoa izango da, abenduaren 5a arte, zerbitzua emateko epea amaitzen zaien arte egingo dute. Orduan, zerbitzua modu publikoan eta udalak zuzenean kudeatuta emango du.

Lehen greba egunean elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute TAOko langileek. Kaleratzeen kontrakoa izan da gehien entzun den oihuan Herriko plazan, udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzean. Herrian halaber, kartel ugari jarri dituzte “25 urte ostean kalera botako dituztela” salatzeko.

Bihar, ohiko plenoa izango da eta  mozioa aurkeztu dute TAO zerbitzuko langileek. 18:30ean dago deituta plenoa eta ordu erdi aurretik elkarretaratzea deitu dute Herriko plazan berriz ere langileek, bertatik plenora joateko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend