Pasai Antxon elkartasuna adieraziko diote Kataluniari, beste behin.
Kataluniar prozesu eta galdeketarekin bat egiteko 11 arrazoi daudela uste dute, Pasai Antxoko Gure Esku Dago plataformako kideek. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidea ahalbidetuko dute igandean Pasai Antxon. Kataluniako erreferenduma babestea, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea babestea dela uste dute.
Urriaren batean, Gure Zumardian antolatu duten galdeketa sinbolikoan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. 12:00etan bilduko dituzte bozak eta ordubete beranduago elkartasun argazkia egingo dute. Musikak eta joaldunek alaituko dute ekintza, eta pintxoak ere izango dira dastagai.